Domingo, 11 de febrero de 2007
Abisatu gabe erdituko litekeen umearen pare
Mintzairak haragian jo eta haso-sabaian kolpeka
Ari zaizkigu
Mihiak trauka araziz :
Itzalak eta biok uste genuen aditz arrotzen
Sabel herbalak zartatuko zitzaizkigula.
Etxekoak, auzokoak eta kanpokoak
Dantza-baltsa ikaragarrian juntatzen ziren
Plakako karriketan aita batek bere semeekin
Bouzoukia jotzen zuela.
Isaltasunaren tentaldia nehoiz
Ez zitzaigun hain kalakari jezarri.

Atthenako erakustoki arkeologikoan
Esperintzia hunkigarria
Jaso genuen:
Orduak gastatu genituen
Itzalak eta biok,
-Artean, pentsatzen nuen maite ninduela-,
pylosko tauletako lineari B-zko
idazkiak eta Minosen erresumako
labirintoaren planak
eskuz kopiatzen.

Urriak 28 kalen gora gero
Bihotz mizeniarra zuela
Aitortu zidan itzalak eta begietan
Arkaitzan erraldoitasun etsia
Irakurri:
Isiltasunaren tentaldia
Zama hegaldari bilakatu zitzaigun.
Publicado por dali1 @ 10:38  | POEMAS
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios